2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

Juan Kruz Igerabideren oparia




Gure lehenengo bidaidea: Juan Kruz Igerabide






Honatx "Hauts bihurtu zineten" liburua irakurri aurreko aho gozagarria. Juan Kruzek berak irakurle taldeko kideoi propio idatzi diguna:

"Imajina ezazu nire jaioterria, nire haurtzaro-gaztaroak, eta, tartean, oraindik irentsi ez ditudan esperientzia gogorrak eta gazi-gozoak. Nola eman zentzu bat horri guztiorri? Jarri diot zapi bat gainean nire bailarari eta bihurtu dut edozein bailara, ez irudimenezkoa, ez Obaba, baizik eta benetakoa, baina edozein tokitakoa (norbaitek esan dit Bizkaiko herri bat ikusi duela narrazioan). Literaturak esperientziei ispilu unibertsal batez begiratzeko aukera eman dit, eta hor irten dira borborrean bizipenak, ez nireak zuzenean, baina bai nire min-pozetatik etorriak; beste ekintza batzuk izan zitezkeen, baina ekintzek uzten duten bizi-arrastoa neure-neurea da, eta 70 hamarkada bizi izan genuen askorena."

2 iruzkin:

  1. Aupa Irati!

    Juan Kruz Igerabide, bere "Bularretik mintzora" liburuaren bidez ezagutu ninan nik, Magisterion lan bat egiteko agindu zigutenan eta. Gerora, beharbada liburu hura irakurri izanagatik irakurri nionan "Hauts bihurtu zineten" eta, orain bere hitz horiek irakurri, liburua apalategian aurkitu eta liburu guztiei egiten diedan azpimarretan hasi naun bila, zer gogoratuko. Hauxe, topatu dudanetako bat: "... gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta, betiereko itxitura biribiletik ihesi."

    ErantzunEzabatu
  2. Esaldi ederra duk! Bost-sei aldiz irakurri eta geure buruari "berriro irakurriko diat" esateko modukoa. Bazaukak mamia!

    ErantzunEzabatu